Lesio-parteen kudeaketa
Beharrezkoa den laguntza EZ BADA PREMIAZKOA, zaurituak MUTUALITATEko LANGILE MEDIKUAK baimendutako osasun-zentroetara BAKARRIK joan beharko du, 943 699 200 telefonoan hitzordua eskatuz, eta hitzordua eskatu aurretik “Lesioen partea” Laskorain Kirol Elkarteari bidali behar dio. Zentrora joatean, partea beti eraman behar da (paperean, argazkian edo mugikorrean).
Medikuaren kontsultaren ondoren azterketa diagnostikoa edo ebakuntza behar bada, mediku txostenarekin administrazioaren leihatilara joan behar da baimen-eskaera tramita dezaten, haiek bakarrik egin dezaketelako.
Informazio guztiaLesio bat izan dugunean entrenamentu edo partidu batean argi izan behar dugu zein protokolo jarraitu behar dugun.
Gainera, federatua egoteagatik dugun mutualitatearen zerbitzu medikua erabili behar dugu derrigor. Honengatik, lesio-parte bat beteta eraman behar dugu zita medikora.
Kudeaketa errazteko, web aplikazio txiki bat sortu dugu zuen datuak sartu eta lesio-partea zuzenean deskargatu ahal izateko. Hau egiteko pasahitza beharko dezue, Whatsapp bitartez eskatu. Hontaz gain, jarraitu beharreko protokolo eta informazio osagarria aplikazioan bertan dituzue.
Aplikazioak batzuetan denbora behar du kargatzeko, denbora luzez erabili ez denean (energia aurrezpenagatik). Itxaron webgunea kargatu arte, normala da..
PREMIAZKO LAGUNTZA
ARTATZEKO GERTUKO MUTUALITATEKO ZENTRUA: ASUNTZION KLINIKA TOLOSAN.
Hori gertatzen da, soilik, min handia badu eta berehala artatu behar bada, eta ezin badu geroko kontsulta baten zain egon.
Ez joan inoiz larrialdietara 24 ordu baino gehiago igaro badira.
