Izen-ematea jokalariaren datuekin egingo da, eta tutorearen datuak eskatzen diren atalean sartuko dira guraso edo legezko tutoreenak.
Izen emate honen bitartez denboraldi berrian Kirol Elkartean dagokion taldean parte hartzeko konpromezua adierazten du elkarteko kide izango den jokalariak, dagozkion eskubide eta betebeharrekin. Betebehar hauen artean jarrera egokia izatea aktibitate ezberdinetan, erabiltzen diren instalazioak arduraz erabiltzea eta elkarteak utzitako materialak zaindu eta konpromezu amaieran egoera onean itzultzea. Mesedez, arretaz irakurri barne araudia eta haur eta nerabeen babeserako protokoloari dagozkionak.
Kirol Elkarteko gastuetako zati bati aurre egin ahal izateko (kirol-lizentziak, entrenatzaileak, kirol arropak eta materiala, arbitraiak, konpetizio-gastuak…) ezinbestekoa dugu kirolarien ekarpen ekonomikoa.
2024-2025 denboraldian ekarpenak hauek izan dira (2025-26rako oraindik ez dago finkatuta):
- Urria-Azaroa bitarte, lehen kuota (120€)
- Urtarrilean, gabonetako zozketarako emandako boletoen kuota (120€).
Laskorain Ikastolak zuzenean bakoitzaren kontu korrontetik kenduko ditu ekarpen horiek, horretarako jokalarien baimena edo 18 urtez azpikoen kasuan, guraso edo tutorearen baimena ezinbestekoa da.
Garrantzitsua:
Bazkidea ez den jokalariak Usabal Kiroldegira sartzeko ordaindu beharreko urteko kuota (100€) elkartearen ekarpenetatik kanpo dago eta bakoitzaren ardura izango da denboraldi hasierarako kiroldegian izen ematea kudeatzea, elkarteak informazioa emango duen arren.
Kirol elkarteak emandako material zein kirol arropak zaintzea da eta denboraldi amaieran elkartea utzi ezkero hauek Laskoraini itzultzea jokalari bakoitzaren ardura eta zereginetako bat da.